/Zirkuloak

Zirkuloak

Podemos/Ahal Duguren Ekimenak, itxaropen eta ilusio asko piztu ditu eta ehunaka Zirkuluen bidez hori gauzatuz, aldaketa politikoaren aldeko borondatearen parte handi batekin bat egin du. Zirkulu hauek ez dira leku bakoitzeko hiritar eta elkarte sareen ordezkatzaile izango. Etengabeko ongietorri, batze eta zabaltze lekuak izan behar dira. Honetarako bereizketak alde batera utzi behar dira: denok beharrezkoak gara. Ahal Dugu.

Podemos/Ahal dugu Zirkuluak sigletaz harago daude. Beldurra, zatiketa eta etsipenarekin amaitzeko guneak dira, batasun herritar eta hiritarra sortzeko, demokraziaren bahiketa eta pobretzearen aurka. Zirkuluetatik sen oneko ideiak defendatzen ditugu: hiritarrak gara eta eskubideak izateko; beldurrik gabe bizitzeko; osasun, hezkuntza, erretiro eta babes sozialerako; lurra eta lurralderako; lanerako; kulturarako; herri eta pertsona modura garatzeko; gezurrik ez jasotzeko; tratu txarrak ez jasateko; haien zorren zama ez eramateko; eta lapurtuak ez izateko eskubideak ditugu.

Jada zirkulu asko sortu dira Euskadin, eta Podemos – Ahal Duguren geldiezineko hazkundearekin, gero eta gehiago izango dira. Lurralde osoan existitzen diren zirkuluen zerrenda erakusten dizuegu hemen. Berria bazara, bilatu gertuen duzun zirkulua eta hurbildu zaitez!

podemosgasteiz@gmail.com

VITORIA-GASTEIZKO ZIRKULUAK:

Iparralde Zirkulua
Mendebalde Zirkulua
Ekialde Zirkulua
Erdialde Zirkulua

Arabako Zirkuluak:

Amurrio
Arabako Lautada
Laudio
Arabako Mendialdea
Añana
Errioxa