/EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k azalpenak eskatu dizkiote Lurralde Orekako foru diputatuari Suhiltzaileen Erakunde Autonomoaren LEPari buruz

EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k azalpenak eskatu dizkiote Lurralde Orekako foru diputatuari Suhiltzaileen Erakunde Autonomoaren LEPari buruz

EHBildu y Elkarrekin Araba piden explicaciones a la Diputada Foral de Equilibrio Territorial sobre la OPE del Organismo Autónomo de Bomberos

Bi batzarkide taldeek Irma Basterraren agerraldia eskatu dute Lurralde Orekaren Batzordean, 2019an iragarritako LEP hau eta erakunde autonomoaren barruko lan-gatazkak zein egoeratan dauden azaltzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 15ean. Aurreko ostegunean, martxoaren 11n, Arabako Suhiltzaileek 15 egunez behin deitutako zortzi lanuzteetako lehena egin zuten. «Gure egonkortasunik eza, zure segurtasunik eza» lelopean, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak Lan Eskaintza Publiko espezifiko eta propioa egitea eskatu zuen, «egonkortasun faltarekin amaitzeko» eta gorputzak lurraldean duen bitartekotasuna alde batera uzteko eskatuz.

Arabako suhiltzaileek 50 interino baino gehiago dituzte, guztira 160 suhiltzaile diren arren. Hori dela eta, erakunde autonomoak 2019an iragarri eta konprometitutako LEP hori berehala egitea eskatu dute, langileen etengabeko txandakatzea saihesteko eta, horrela, herritarrei zerbitzu ona ematea bermatzeko.

EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k bat egin dute erreklamazio horrekin, eta, horregatik, Lurralde Orekako diputatuari eskatu diote batzordean agerraldia egiteko, 2019an LEP iragarri zenetik gaur arte zer urrats eman diren azaltzeko.

El pasado jueves 11 de marzo, Arabako Suhiltzaileak secundaba el primero de los 8 paros convocados cada 15 días hasta el próximo mes de junio. Bajo el lema “Nuestra falta de estabilidad, tu falta de seguridad”, el Organismo Autónomo de Bomberos reclamaba la realización de una Oferta Pública de Empleo (OPE) específica y propia, que termine con «la falta de estabilidad» y la interinidad que padece el cuerpo en el territorio.

El cuerpo de bomberos de Álava cuenta en la actualidad con más de 50 interinos de un total de 160 bomberos/as. Por esta razón, el organismo autónomo reclama la realización inmediata de esta OPE, anunciada y comprometida en 2019, con el objetivo de evitar la constante rotación del personal y garantizar así la prestación de un buen servicio a la ciudadanía.

Tanto EHBildu como Elkarrekin Araba apoyan esta reclamación y por ello han solicitado a la Diputada de Equilibrio Territorial que comparezca en comisión para explicar qué pasos se han dado desde el anuncio de esa OPE en 2019 hasta el día de hoy.