/KANPAINA AMAIERAKO EKITALDIA, MAIATZAK 22, DONOSTIA

KANPAINA AMAIERAKO EKITALDIA, MAIATZAK 22, DONOSTIA

Podemoseko belaontzi morea Donostiako kaian porturatuko da goizeko 12:00etan, Diputazioak aldatzeko helburu sendoarekin eta jendearekin lanean hasteko gogoekin.

Ordu bat beranduago, 13:00etan Donostiako Boulebarrean, gure hautagaiek Podemoseko kode etikoa sinatuko dute guztion aurrean, hiritarrekin izango duten konpromezua islatzen duen kontratua.

Ekitaldia eta gero, 13:45tan, poteoa Donostiako Alde Zaharratik, azken informazio liburuxkak banatzen diren bitartean. Goiza bukatzeko, 14:30tik 17:00etara, nahi duenarentzako bazkaria.